XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Umeen adorea lur jota gelditu da.

Baina aurkezleak kartazal gorria zabaldu dauanean...

-Badakizue kartazal gorriak beste biak baino puntu gehiago daukazala.

Gaurko aukeratu dogun gaia... Txantxangorria.

Danok pentsatuko dozuen lez oraingoan gure lagunak ez dabe hutsik egin: txantxangorriak zelangoak diran, arrautzak noiz ipinten dabezan, zer jaten daben, euren habiak zelangoak diran...

Honela txapelketea eurak irabazi dabe.

-0ndo!

Primeran!

Eta danok irabazleei txapeldunak, txapeldunak abesten hasi gara.

Saria hartzerakoan hasieran baino urduriago egon gara.

Natureari buruzko liburu bilduma bat eskolarako eta ume bakoitzarentzako bizikleta handi bana emon deuskue.